XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gainontzeko akatsei buruz, etxe-erosleak saltzailearengana jo dezake kode zibilaren 1484 artikuluan eta hurrengoetan arautzen den ezkutuko akatsen kontzeptua erabiliz, etxea eskuratzen denetik 6 hilabetera agortzen dena.

Baina, etxea eskuratzen denetik 15 urteko iraupena duen izaera pertsonaleko ekintza judiziala ere sar dezake, saltzaileari edo promotoreari kontraturik ez betetzeagatik zuzendua.

Promotore orok etxe eta lokalak segurtasun, higiene eta funtzionamendu egokieneko kondiziotan emateko duen obligazio inplizitoan oinarri daiteke ekintza hori.

Ekintza hauen ondoan, Kode Zibilaren 1902 artikuluko ekintza orokorra nabarmen daiteke, kaltea gertatzen denetik hasita urtebeteko epea duena, eta edozein pertsonak erabil dezakeena, kulpaz edo axolagabekeriaz kaltea egiten duenaren aurka.

6.2. Jabego Horizontalaren Legean azaltzen diren eskubide eta betebehar nagusiak

Etxebizitza 1960ko uztailaren 21eko Legeak erregulatutako Jabego Horizontaleko erregimenean sartuta badago, etxebizitza bakoitzaren jabea babesten duten eskubide nagusien artean ondorengoak aipatuko ditugu.

- Bere Etxebizitzako instalazio eta zerbitzuak nola arkitekturazko elementuak aldatzeko eskubidea, edifizioaren beraren segurtasuna aldatzen edo gutxiagotzen ez duen bitartean.

- Jabeen Batzarraren bitartez, komunitatearen ordezkariak izendatzean, gastu eta diru-sarrera posibleen baieztapenean, ohizkanpoko eta hobetzeko obren baieztapenean eta interes orokorreko beste arazoetan erabakiak hartzean partaide izateko eskubidea.

Betebeharren artean honakoak nabarmenduko ditugu:
- Instalazio orokorrak edo beste jabeen probetxuan daudenak errespetatzea
- Zeure pisua eta instalazio pribatuak zaintzea.